Aipu eta erreferentzia bibliografikoak

Chicago estiloaren eskuliburuaren azala.

Aipu edo aipamen eta erreferentzia bibliografikoak testu batean beste dokumentuei buruz egindako aipuak eta horietan oinarrituta egindako baieztapenak adierazteko erabiltzen dira, dokumentuari sinesgarritasun emateko, irakurlea iturrietara zuzentzeko nahiz plagioa saihesteko. Adiera hertsian, aipu bibliografikoa testuan bertan egindako erreferentzia-ohar laburra da eta erreferentzia bibliografikoa aipuak adierazten duen liburu edo dokumentuaren deskribapen zehatza[1][2].

Ohikoa izan da erreferentzia bibliografikoak orriaren oinean jartzea, oharrekin batera, baina maketazioa errazteko, gero eta gehiago, liburuaren, kapituluaren edo aldizkariko artikuluaren azken orrietan biltzen dira guztiak. Horrek nekezago egiten du erreferentzien irakurketa. Gerta daiteke ere, aipurik ez sartzea testuan, eta azken orrietan bibliografia osoa jartzea, idazten denaren baieztapen bakoitzaren erreferentzia zehaztu gabe.

  1. (PDF) Aipuak eta erreferentziak egiteko gida. (Noiz kontsultatua: 2019/12/16).
  2. Mondragon Unibertsitatea. Biblioteka.. (HTML) Nola idatzi bibliografia eta aipamen bibliografikoak. (Noiz kontsultatua: 2019/12/16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search